XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina itxita zeuden flaskoetan ez nuen har bat ere ikusi nahiz eta haragia ipini nuenetik egun asko pasatu izan.

Experimentu hauek nahikoa ez zirelakoan, urte-sasoi ezberdinetan eta flasko ezberdinez baliatuz beste experimentu askotan aritu nintzen.

Ahalbide guztiak agortzearren, lurpean ere haragi-zatiak jarri nituen, baina bi astez lurperaturik egon arren, ez zen inoiz harrik sortu euliek haragia uki zezaketen kasu guztietan gertatzen zen bezala...

Experimentu honetatik Redi-k honako hau ondorioztatu zuen: Harrak behinik-behin ez zirela berezko sorreraz agertzen.

1. Zergatik errepikatzen zuen Redi-k bere experimentua aldi bakoitzean material ezberdinez baliatuz eta baldintza ezberdinetan saiatuz?.

2. Zergatik erabili zituen ontzi irekiak eta itxiak?.

3. Experimentu honek berezko sorrerarik eza zeharo frogatu zuela uste duzu? Zergatik?.

4. Zertan datza metodo zientifikoa delakoa? Zergatik da ondorio fidagarrietara heltzeko bide bakarra?.

5. Nola uste duzu sortu zirela haragian eta arrainean harrak?.

Experimentu hauek berezko sorreraren teoria zalantzan jartzen hasi ziren, zenbait izaki biziduni zegokionez bederen.

Ahatik euri-uretan, infusioetan, simaurretan eta beste horrelako ingurunetan animaliatxoak aurkitzeak, berezko sorrerari buruzko eztabaidetarako gai eta aitzaki berriak eman zituen.

Gaur egunean mikroorganismo deituriko animaliatxo askoren aurkikuntza eta deskribapena, Redi-ren garaikidea zen Anthony Von Leeuwenhoek-i (1632-1723), hain zuzen ere, zor zaio.

Guzti hau, berak egindako oso lupa hobatuen erabilerari esker lor zitekeen.

Berezko sorrerari buruzko eztabaidak XVIII. mendean zehar luzatu ziren.

Zenbait animaliaren kasuan onartzen ez bazen ere mikroorganismo eta hainbat intsekturentzat onartu egiten zen.

XIX. mendean sartuta jasango du teoria honek behin betiko kolpea Pasteur-i (1822-1895) esker.